XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. BURDIN ALEAZIOAK

Oinarrizko metaltzat burdina duten aleazioak Produktu siderurgiko izenez ere ezagutzen dira.

Industrian erabilienak dira.

Alde batetik, burdina oso ugaria delako, eta bestetik, bere propietate kimiko, fisiko eta teknologikoak oso onak direlako, ezaugarri hauek aleazio-elementuak gehituz edo beren proportzioak aldatuz edo tratamendu termikoak eginez alda daitezkeelarik.

Burdina: metal zuri-urdinska, harikorra eta xaflakorra, elektrizitate eta beroaren eroale ona.

Soldagarri eta forjagarria.

Nahiz eta aire lehorrean egonkorra den, aire hezean oso azkar herdoiltzen da, oxidoa barnean hedatzen zaiolarik.

Burdin aleazioen sailkapena:

- burdinak

- altzairuak

- burdinurtuak

- ferroaleazioak

- burdin aleazio bereziak

- aurrerreduzituak

Garrantzitsuenak altzairuak eta burdinurtuak dira.

Biak burdina eta karbonoaren arteko aleazioak dira (beste aleazio-elementurik ere izan dezakete: kromoa, manganesoa, kobaltoa,...), baina konposizioa oso desberdina izan daiteke.

3.1 Burdinak

Izen honekin ondokoak adierazten dira: